Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2017ko ekainaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3335

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, honako hau kontratatzeko dena: «Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Arreta Ereduan definituta dauden jarduera-esparruak garatu eta ezartzeko proiektuari laguntza eta aholkularitza ematea» (Espedientea: LAN/A-29/2017).

1.– Erakunde esleitzailea:

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, erakunde autonomoa, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikia. Zerbitzu Nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.

c) Espediente-zenbakia: LAN/A-29/2017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.

b) Loteak: ez.

c) Egiteko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Egiteko epea: hamabi hilabete, 2017ko irailaren 1etik –edo kontratua formalizatzen denetik, baldin eta 2017ko irailaren 1a baino geroago formalizatzen bada–.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: Eskaintza ekonomikoa: 55 puntu. Guztira, 55 puntu.

– Ebaluatzeko beste zenbait irizpide edo balio-judizio: Kontratuaren xede den zerbitzuaren barruan kokatzen diren proposatutako ekintzak, 25 puntu; kontratuaren xedeak lortzeko estrategia, 10 puntu; laneko plana, 5 puntu; reporting-eredua, 5 puntu. Guztira, 45 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: Berrogeita hemeretzi mila zortziehun eta berrogeita hamar (59.850) euro + BEZari dagozkion hamabi mila bostehun eta hirurogeita zortzi euro eta berrogeita hamar zentimo (12.568,50). Guztira: hirurogeita hamabi mila laurehun eta hamazortzi euro eta berrogeita hamar zentimo (72.418,50), BEZa barne.

5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.

b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 1. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.

d) Telefonoa: 945 18 14 03.

e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.eus

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko uztailaren 17a.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa: Konpromiso lotesle hau: esleipena eskuratuz gero, laneko arriskuengatiko asegurua sinatu beharko du, 89.775 eurokoa edo hortik gorakoa, zerbitzuaren egikaritze-epearengatik.

Gaitasun teknikoa edo profesionala: Lantaldea proiektuburu batek soilik osatuta egongo da; proiektuburu horrek 10 urtetik gorako lanbide-esperientzia izango du erakunde publikoei herritarrenganako arretaren arloan emandako kontsultoretza-, aholkularitza- eta ezarpen-proiektuetan.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko uztailaren 17ko 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula partikularren pleguan eta oinarri teknikoen pleguan zehaztutako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kontratazio Mahaia.

2) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).

3) Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01009.

4) Data: 2017ko uztailaren 21a.

5) Ordua: 10:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).

3) Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01009.

4) Eguna: 2017ko uztailaren 28a.

5) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan zehaztutakoak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.

13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko atari informatikoa edo web-orria: www.lanbide.net

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 16a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.


Azterketa dokumentala