124. zk., 2017ko ekainaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3333
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 550/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
EPAIA JAKINARAZTEKO ZEDULA
Nik, Penelope Mba Carcedo andreak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren Letradu naizen aldetik,
Fede ematen dut:
2017ko maiatzaren 29an, 85/2015 epaia eman du epaitegi honetako magistratu Cristina López de la Fuentea andreak, guraso eta seme-alaben arteko 550/2015 judizioan.
Wilmer Alexander Lorenzana Chevez demandatua egun non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, epaitegi honetan, 20 eguneko epean.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Getxon, 2017ko maiatzaren 29an.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.