Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2017ko ekainaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3327

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, 2017ko maiatzaren 31koa, zeinaren bidez iragartzen baita ekonomiaren garapenerako eta ekonomia-dibertsifikaziorako laguntzen 2017ko ekitaldirako deialdia, «Landa Eremuen Definizio Teknikoa» azterlaneko G4, G5 eta G6 landa-eremu sailkatuei dagokienez.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko maiatzaren 31ko Aginduan, zeinaren bidez iragartzen baita ekonomiaren garapenerako eta ekonomia-dibertsifikaziorako laguntzen 2017ko ekitaldirako deialdia, «Landa Eremuen Definizio Teknikoa» azterlaneko G4, G5 eta G6 landa-eremu sailkatuei dagokienez (EHAA, 114 zk., 2017ko ekainaren 16an argitaratua). Horrenbestez, akatsok zuzendu behar dira hemen.

Agindu horren euskarazko bertsioan, 2017/3026 (41/2) orrialdean, bigarren ebazpenaren 3. puntuan, honela dio:

«3.– Aurreko puntuko b) eta c) hizkietan jasotako laguntzak bateragarriak dira haien artean.»

eta honela esan behar du:

«3.– Aurreko puntuko b) eta c) hizkietan jasotako laguntzak ez dira bateragarriak haien artean.»


Azterketa dokumentala