Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2017ko ekainaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3325

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: «15/2017 Dekretua, ekainaren 22koa, Lehendakariarena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan ikerketan eta garapenean inbertsio pribatua egiten duten sektore eta enpresa eragileak ordezkatzeko kideak kargutik kentzeko eta izendatzeko dena.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du zuzenketa egiteko ere.

Era horretako hutsak aurkitu dira ekainaren 22ko 15/2017 Dekretuaren testuan. Dekretu horren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan ikerketan eta garapenean inbertsio pribatua egiten duten sektore eta enpresa eragileak ordezkatzeko kideak kargutik kendu eta izendatu ziren. Dekretu hori 2017ko ekainaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (121. zk.) argitaratu zen. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Bigarren artikuluan, 2017/3244 (1/1) orrialdean, honela dio:

«José Luis Unda Malcorra jauna.»

baina honela esan behar du:

«Jorge Blas Unda Malcorra jauna.»


Azterketa dokumentala