Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2017ko ekainaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
3320

185/2017 DEKRETUA, ekainaren 27koa, Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria kargutik kentzea xedatzeko dena.

Lehiaren Euskal Agintaritzari buruzko otsailaren 2ko 1/2012 Legearen 7.8 artikuluan ezarritakoaren arabera, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2017ko ekainaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– María Pilar Canedo Arrillaga andrea Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakari kargutik kentzea, uko egiteagatik, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko ekainaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala