Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2017ko ekainaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3317

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2017ko martxoaren 16koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez uztailaren 29ko 159/2014 Dekretua garatzen baita, ibilgailuak erregaiz hornitzeko jendaurreko salmenta-instalazioetan segurtasun-neurri osagarriak ezartzeari buruzkoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko martxoaren 16ko Aginduan (2017ko martxoaren 24ko EHAA, 59. zk.). Agindu horren bidez, uztailaren 29ko 159/2014 Dekretua garatzen da, ibilgailuak erregaiz hornitzeko jendaurreko salmenta-instalazioetan segurtasun-neurri osagarriak ezartzeari buruzkoa. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

I. eranskinean, 2017/1534 (11/6) orrialdean, 3.b) hizkian,

honela dio:

«Ordeztutako horma bikoitzeko tangaren fitxa...»

baina hau esan behar du:

«Ordezko horma bikoitzeko tangaren fitxa...».

I. eranskinean, 2017/1534 (11/6) orrialdean, 3.d) eta 3.e) hizkietan,

hau dio:

«d) Obra-zuzendaritzako ziurtagiria, II. eranskinaren araberakoa.

e) Konponketa-enpresaren gauzatze-ziurtagiria, III. eranskinaren araberakoa.»

baina hau esan behar du:

«d) Obra-zuzendaritzaren ziurtagiria.

e) Konponketa-enpresaren gauzatze-ziurtagiria.»

I. eranskinean, 2017/1534 (11/7) orrialdean, 4.2 zenbakian,

hau dio:

«Lantegian eraikitako tangetan erabili beharreko presio minimoak, ondokoak izango dira:

– Presioan = + 0,11 bar ± % 10»

baina hau esan behar du:

«Lantegian eraikitako tangetan erabili beharreko presio minimoak, ondokoak izango dira:

– Presioan = + 0,4 bar ± % 10».

II. eta III. eranskinetan, 2017/1534 (11/8) eta 2017/1534 (11/9) orrialdeetan, hurrenez hurren,

hau dio:

«• Probak egin dira, eta emaitza ona da: «Gune interstizialaren bolumenaren saiakuntza», (I. eranskineko 4.1 zenbakiaren arabera). Emaitza hau lortu da: V1 = ________ litro.»

baina hau esan behar du:

«• Probak egin dira, Aginduaren I. eranskineko 4. zenbakiaren arabera, eta emaitza ona da. Emaitza hau lortu da: V1 = ________ litro.»

IV. eranskinean, 2017/1534 (11/10) orrialdean, 2. puntuan I. MOTA-PRESIOA eta 2. puntuan, I. MOTA-HUTSA, hurrenez hurren,

hau dio:

«– Arauaren aktibazio-zikloen kopurua tangaren estankotasun-egoeran».

baina hau esan behar du:

«– Punparen aktibazio-zikloen kopurua tangaren estankotasun-egoeran».


Azterketa dokumentala