Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2017ko ekainaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3315

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2017ko ekainaren 12ko Ebazpena, 17.0073.01.02.01.03 (01/2017/5) errekurtsoari dagokiona.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen baten bidez bukatu da espediente hori; ebazpen horretan erabaki da Isidro Cuesta Ochoak aurkeztutako gorako errekurtsoa ezestea eta Cuesta Ochoa, S.L. enpresari 1.000 euroko zehapena ezartzea, Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 7.2 artikuluaren aurkako arau-hauste astun bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).

Enpresari ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio-bidea amaitzen duela eta, lan-arloko epaitegi egokian haren aurka egiteko, bi hileko epea izango duela iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horretaz gain, jakinarazten zaio ezen, ebazpenaren aurka egin zein ez, enpresak zehapena ordaindu beharko duela Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2017ko uztailaren 1a izango da; eta, ordaintzeko, datu hauek behar dira:

● Diru-bilketako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.

● Erakunde igorlea: 04833001-522.

● Erreferentzia: 0117000500222.

● Identifikazioa: 010717.

● Zenbatekoa: 1.000 euro.

Betebehar hori konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da, zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 12a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala