Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2017ko ekainaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3311

IRAGARKIA, esparru hitzarmen bat ixtea, gehienez 3 enpresarekin, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen irudi korporatiboaren aplikazio eta garapen grafikoak egiteko, bai eta publizitate kanpainak sortzeko ere (22/16 PI).

1.– Kontratua eskaintzen duena.

a) Erakundea: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Unibertsitate Campusa. Telefonoa: 94 601 20 01.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.

c) Espediente-zenbakia: 22/16 PI.

2.– Kontratuaren gaia.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburuaren deskribapena: goiburuan.

c) Lotetan zatitzea eta kopurua: ez.

d) Noiz argitaratu den espedienteko lizitazio-iragarki: 2016ko abenduaren 2ko EHAA.

3.– Esleipenaren tramitazioa, prozedura eta era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, guztira: prezio unitarioak.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2017ko maiatzaren 19a.

b) Noiz argitaratu den kontratatzailearen profilean: 2017ko maiatzaren 23a.

c) Kontratistak: Trupp Publicidad S.A. – Canal Directo-Cominicacion, Marketing& Estrategia S.L. – UN Comunicación S.L.L.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: prezio unitarioak.

6.– Noiz formalizatu den kontratua.

Kontratuaren data: 2017ko ekainaren 1a.

7.– Interneteko helbidea: www.contratacion.ehu.eus

Leioa, 2017ko ekainaren 9a.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaz egindako eskuordetzeaz sinatua.

Gerentea,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala