
123. zk., 2017ko ekainaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3309
EDIKTUA, 871/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
159/17 EPAIA
Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.
Lekua: Vitoria-Gasteiz.
Eguna: bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hogeita bia.
Alderdi demandatzailea: Benigna Aguinaco Guinea.
Abokatua: Monica Artiaga Herrero.
Prokuradorea: Azucena Rodríguez Rodríguez.
Alderdi demandatua: Elena Mirela Iordache.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: kontratuak, orokorrean.
Ikusi dira 871/2016 hitzezko judizioaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak. Epaitegi honetan bideratu dira autook, Benigna Aguinaco Guinea andreak eskatuta, Rodriguez prokuradoreak ordezkatuta eta Artiaga legelariak lagunduta, auzi-ihesean den Elena Mirela Iordache andrearen aurka.
EPAITZA
Baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizioko demanda, Benigna Aguinaco Guinea andreak aurkeztua, Rodriguez prokuradoreak ordezkaturik eta Artiaga legelariak lagundurik, auzi-ihesean den Elena Mirela Iordache andrearen aurka. Horrenbestez, Benigna Aguinaco Guinea andreari 7.550 euro ordaintzera kondenatzen dut Elena Mirela Iordache andrea.
Zenbateko horrek PZLko 576. artikuluan aurreikusitako interesa sortuko du, epaia betearaztea beharrezkoa balitz.
Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio berariaz.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Ebazpen honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455. artikuluaren 1. paragrafoan –in fine– xedatutakoaren arabera.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen, eta nik, Justizia Administrazioko letradu naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hogeita bian.
Eta Elena Mirela Iordache demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hogeita hiruan.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS