
123. zk., 2017ko ekainaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3308
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 3/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Nik, Maria Sandra Mata Medina andreak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, fede ematen dut:
Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 3/2017 prozedura bideratu da, Blasia Pérez Martínez andreak eskatuta, William Mauricio Noreña Peña jaunaren aurka. Prozedura horren gainean 112/2017 epaia eman du Emilio Lamo de Espinosa Vazquez de Sola epaitegi honetako magistratuak, 2017ko maiatzaren 24an.
William Mauricio Noreña Peña demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, epaitegi honetan, 20 eguneko epean.
William Mauricio Noreña Peña demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hogeita lauan.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS