Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2017ko ekainaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3306

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 227/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 227/2016; behin betiko neurriak aldatzea.

Alderdi demandatzailea: Emperatriz Rosario Peralta Ganoza.

Alderdi demandatua: Jorge Luis Ballon Torres.

Gaia: neurriak aldatzea.

Judizio horretan, ebazpena eman da. Hona hemen aurrekariak eta xedapenak:

AUTOA

Epailea: Nuria Ballve Botas andrea.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hogeita bederatzia.

XEDAPENAK

1.– Epaia zuzentzea erabaki da, ebazpen honen aurrekarien lehenengo puntuan adierazitako eran.

Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan eta bidal bedi testigantza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hori jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZLb, 214.4 artikulua).

Aurreko idatzi-zatian aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.

Justizia Administrazioaren letraduaren sinadura.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Durango (Bizkaia), 2017ko maiatzaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala