
123. zk., 2017ko ekainaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3303
EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 126/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.
Errekurtsoa: apelazioa, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasunik gabeko espedientea L2 126/2017.
Alderdi apelatzailea: V.C.T.
Alderdi demandatua: Froilan Soto Villarroel jn.
Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.
Nik, Carolina Garcia Goni andreak, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 4. Sekzioko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honako hau jakinarazten dut:
2017ko maiatzaren 18an, epaia eman da 126/2017 apelazio-erroiluan. Interesdunek eskuragarri dute epaiaren kopia bulego judizial honetan, eta han, oso-osorik haren berri izan dezakete.
Froilan Soto Villarroel-i legeak agindu bezala jakinarazteko balio dezan, ediktu hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.
Froilan Soto Villarroel jaunaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko maiatzaren 24a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS