Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2017ko ekainaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3302

782/2017 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gorlizko Ospitaleari atxikitako kontratazio-mahaia eratzen duena.

Ikusirik Gorlizko Ospitaleko zuzendari gerentearen idatzia, zeinaren bidez proposatzen baita Gorlizko Ospitaleari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen izendapena aldatzea.

Kontuan harturik, 1998ko ekainaren 22an sortu zela Gorlizko Ospitaleari atxikitako Kontratazio-mahaia, 1997ko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4) artikuluarekin bat eginez –horren bitartez ezartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Estatutu Sozialak–, kontratazio organoari kontratuen esleipenean laguntzeko xedearekin, hala ezarrita baitago Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 320. artikuluan.

Horiek horrela, bada, Zuzendaritza Nagusi honek, legez aitortutako eskumenak baliatuz, hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Indarrik gabe uztea Gorlizko Ospitaleko kontratazio-mahaiaren osaerari buruz aurrez emandako ebazpen guztiak, eta aurrekoa ordezkatuko duen beste mahai bat eratzea. Honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua:

Titularra: Ekonomia eta Finantzako zuzendaria.

Ordezkoa: Erizaintzako zuzendaria.

1. mahaikidea:

Titularra: Iciar Gutiérrez Ulloa.

Ordezkoa: Maria Ángeles Bilbao Guilisasti.

2. mahaikidea:

Titularra: Inmaculada Arranz Crespo.

Ordezkoa: Leonor González Moyano.

Idazkaria:

Titularra: Begoña Uribe Solagaistoa.

Ordezkoa: Fernando Gónzalez Ausín.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretuko 21.4 artikuluan xedatutakoaren arabera; horren bidez, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legea zati batean garatzen da. Izan ere, mahai iraunkorra da eta kontratuen aniztasunerako eginkizunak egozten zaizkio.

Hirugarrena.– Mahaiko kideei eta kide izateari utzi diotenei ebazpen honen berri ematea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. eta 121. artikuluetan eta hurrengo artikuluetan xedatzen den moduan, administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 26a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala