Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2017ko ekainaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3301

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 14koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinearen bidez, toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta bebesteko 2017ko diru-laguntzak ematen zaizkie.

2010eko otsailaren 17ko Aginduz, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak sustatu eta babes ditzaten toki-erakundeei eta horiek sustatutako entitateei ematen zaizkien laguntzen emakida arautu zuen Osasun eta Kontsumoko sailburuak.

Kontsumobideko zuzendariaren 2016ko abenduaren 16ko Ebazpenaren bidez, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak sustatu eta babes ditzaten toki-erakundeei eta horiek sustatutako entitateei ematen zaizkien laguntzetarako 2017ko deialdia egin zen.

24/2016 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak, adierazten du Kontsumo arloa Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari dagokiola.

2016ko abenduaren 16ko Ebazpenaren 3. artikuluan ezartzen den epearen barruan 37 entitatek aurkeztu zuten 2010eko otsailaren 17ko Aginduan aurreikusten diren laguntzak jasotzeko eskaria.

Aurkeztutako eskariak aztertu eta ebaluatzeko 2017ko maiatzaren 24an bildu den Epaimahai Kalifikatzaileak egindako proposamena kontuan hartu da.

Ondorioz, aipatutako xedapenei eta oro har eta bereziki aplikagarri diren gainerakoei atxikiz, honako hau.

XEDATU DUT:

1.– 859.169,99 euroko diru-laguntzak ematea, Kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoen (KIUB) funtzionamendu gastuak eta ekitaldiak antolatzeko, honela banatuta:

(Ikus .PDF)

2.– 4.558,40 euroko diru-laguntzak ematea Kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulego (KIUB) izango diren zentro eta zerbitzuen instalazio, handitze eta ekipamendu gastuetarako edo kokapena aldatzeko, honela banatuta:

(Ikus .PDF)

3.– 79.999,93 euroko diru-laguntza ematea, Kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoek (KIUB) ikuskapenak egiteko, honela banatuta:

(Ikus .PDF)

4.– Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

5.– Ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko ekainaren 14an.

Kontsumobideko zuzendariaren ordez (Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2017ko otsailaren 28ko Agindua).

Zerbitzu zuzendaria,

SUSANA CEJUDO FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala