Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2017ko ekainaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3297

AGINDUA, 2017ko maiatzaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, Derioko «Txorierri S. Coop. Ltda.» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari (Bizkaia) bi ikastetxetan banatzeko baimena emateko dena.

Derioko «Txorierri S. Coop. Ltda.» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titular «Escuela Profesional Txorierri S. Coop.» erakundearen ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxea bitan banatzeko baimena eskatzen duen: ikastetxe bat, Lanbide Heziketako irakaskuntzak baino ez emateko, eta, bestea, ikastetxeak baimenduta dituen gainerako irakaskuntzak emateko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuei araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2017ko martxoaren 14ko Agindua, zeinaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan ikastetxe baten eraldatze, fusio edo banatze batetik datozen titulartasun pribatuko lanbide-heziketako ikastetxe bateratuak baimentzeko prozedura ezarri baita, baita baimen hori aldatzekoa eta iraungitzekoa ere (apirilaren 5eko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 48003497.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Txorierri S. Coop. Ltda.».

Titularra: Escuela Profesional Txorierri S. Coop

Helbidea: Untzaga ibaia, 1.

Udalerria: Derio.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Batxilergoko 6 unitate kentzea.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:

○ «Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

○ «Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

○ «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena:

○ «Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Aurreko artikuluan aipatutako ikastetxetik bereizteagatik, jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren funtzionamendua baimentzen da:

Kode zenbakia: 48019365.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: Politeknika Ikastegia Txorierri S. Coop.

Titularra: Escuela Profesional Txorierri S. Coop

Helbidea: Untzaga ibaia, 1.

Udalerria: Derio.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 6 unitate, 210 ikaspostu.

3. artikulua.– Ikastetxeek indarrean dauden legeak bete beharko dituzte, agindu honen bidez baimentzen zaizkien heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

4. artikulua.– Ikastetxeek Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko dute, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

5. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honek 2017-2018 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak eman behar izatea.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 29a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala