Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2017ko ekainaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3291

69/2017 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren balorazio mahaian ordezkapenak izendatzeko erabakia argitaratzea xedatzen da.

Gobernu Kontseiluak, 2017ko ekainaren 20an eginiko batzarrean, onetsi egin du Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren balorazio mahaian ordezkapenak izendatzeko erabakia. Horrenbestez, erabaki horri beharrezko publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoan argitara ematea maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren balorazio mahaian ordezkapenak izendatzeko erabakia. Erabaki hori eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 21a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN EKAINAREN 21EKO 69/2017 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN MAIZTASUN-MODULAZIOKO UHIN METRIKOETAKO IRRATI-KOMUNIKAZIOKO ZERBITZUAK ESKAINTZEKO LIZENTZIAK EMATEKO LEHIAKETA PUBLIKOAREN BALORAZIO MAHAIAN ORDEZKAPENAK IZENDATZEKO ERABAKIA

Maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-difusio soinudunaren plan tekniko nazionala onartzen duen irailaren 1eko 964/2006 Errege Dekretuak 34 maiztasun planifikatu zituen guztira, denak ere Euskal Autonomia Erkidegoak eman beharrekoak.

Euskadin ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko araubide juridikoa arautzen duen ikus-entzunezko komunikazioari buruzko 231/2011 Dekretuaren 8.1 artikuluaren arabera, Gobernu Kontseiluak, 2012ko otsailaren 28ko batzarrean, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriak onetsi zituen, eta, Kulturako sailburuaren 2012ko otsailaren 29ko Aginduaren bidez, lehiaketa publikorako deialdia egin zen.

Araudi horren 12.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoen Balorazio Mahaia Gobernu Kontseiluak izendatutako bost pertsonak osatuko dute.

Honako hauek Balorazio Mahaiko kide izango dira: Kontrol Ekonomikoko Bulegoko kontu-ikuskari bat eta Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzako teknikari bat. Horien izendapena dagokien sailek proposatuta egingo da. Gainerako pertsonak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak proposatuta izendatuko dira.

Aurrekariak kontuan izanik, eta legealdi berriari ekin diogunez, sortutako sail berriek egitura administratiboak eraldatu egin dituzte, sail-egiturak ezarritako eskumen berriei egokitzearen ondorioz. Hala, Kabinete eta Gizarte Hedabideen zuzendaria 2016ko abenduaren 16an kendu zuten kargutik, eta, Balorazio-mahaiaren presidentea zenez, ezinbestekoa da haren ordezkoa izendatzea.

Halaber, eta bestetik, Gizarte Hedabideen Zerbitzuan Telekomunikazio teknikaria lanpostua sortzearen ondorio zuzenaz, egokitzat jotzen da teknikari hori Balorazio-mahaian bokal gisa aritzea, lanpostuaren profila eta betekizunak kontuan hartuta. Ondorioz, beharrezkoa da Balorazio-mahaian bokal berriak izendatzea, aurrekoak ordezkatzeko.

Orobat, ezinbestekotzat hartzen da Inaxio Etxeberria Loidi Balorazio-mahaiko bokalarentzako ordezkoa izendatzea. Izan ere, egun Ogasuna eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko kontu-ikuskaria da, baina laster lanpostu horrekiko lan-erlazioa aldatuko da.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriek hogeita batgarren klausulan adierazten dutenez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Gobernu Kontseilura eramango ditu izendapen-proposamenak. Oinarri horiek Gobernu Kontseiluak onetsi zituen 2012ko otsailaren 28an.

Ondorioz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak, proposamena aztertu ostean, honako hau erabaki du:

ERABAKIA

«Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren Balorazio-mahaiko kide izendatzea, dagozkion ordezkapenak eginez, eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, honako kide hauek:

Almudena Otaola Urkijo, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kabinete eta Gizarte Hedabideen zuzendaria, Jose Manuel Bujanda Arizmendi aurreko titularraren ordez; ondorioz, azken hori bokal eta presidente-kargutik kentzea erabaki da.

Olaia Fernández Agüeros, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kabinete eta Gizarte Hedabideen telekomunikazio teknikaria, Jasone Vicandi Enbeita Hezkuntza Saileko Komunikazio eta Zabalkunde Zerbitzuko arduradunaren ordez; azken hori, era berean, bokal-kargutik kentzea erabaki da.

Bigarrena.– Balorazio-mahaiaren gainerako kideei dagokienez, Gobernu Kontseiluaren 2015eko maiatzaren 12ko Erabakiaren bidez onartutako izendapenak ez dira aldatzen. Beraz, honako bokal hauek jarraituko dute:

– Adolfo González Ortega, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Gizarte Hedabideen Zerbitzuko aholkulari juridikoa.

– José Angel Rodríguez González, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendaritzako Informatika Zerbitzuko arduraduna.

– Inaxio Etxeberria Loidi, Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko kontu-ikuskaria.

Hirugarrena.– Ogasuna eta Ekonomiako sailburuak proposatuta, Inaxio Etxeberria Loidiren ordez, balorazio-mahaiko bokal-ordezkari Jose Ignacio Vaquero Manrique izendatzea, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko kontu-ikuskaria.

Laugarrena.– Almudena Otaola Urkijo Balorazio Mahaiko buru izendatzea.

Bosgarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak aginduta, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea».


Azterketa dokumentala