Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2017ko ekainaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3289

839/2017 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Eduardo Maiz Olazabalaga jauna Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari nagusiaren lanpostua betetzeko izendatu eta zerbitzu berezietan deklaratzeko dena.

Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari nagusiaren lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen maiatzaren 24ko 731/2017 Ebazpenaren bitartez egin zen, eta 2017ko ekainaren 2ko EHAAn argitaratu (104. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, bai eta bere baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, Eduardo Maiz Olazabalaga jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Eduardo Maiz Olazabalaga jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa da eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren GSUko fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionalaren 24750 plazaren jabea da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Eduardo Maiz Olazabalaga jauna Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari nagusi izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2017ko ekainaren 20tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Eduardo Maiz Olazabalaga jauna zerbitzu berezietan deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala