Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2017ko ekainaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3288

837/2017 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Eduardo Maiz Olazabalaga jauna Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen lanpostutik kentzeko dena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 1281/2015 Ebazpenaren bidez (EHAAren 117. zenbakian argitaratu zen, ekainaren 24an), Eduardo Maiz Olazabalaga jauna Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Eduardo Maiz Olazabalaga jauna Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen lanpostutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2017ko ekainaren 19tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala