Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2017ko ekainaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3286

HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: «Iragarkia, Errotaberri Industrialdeko Urbanizazio Proiektuaren 2. zenbakiko separata» helburu duen zerbitzuari buruzko lizitazioa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena (Espedientea: URA/001/2017)».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Honelako hutsa aurkitu da honako iragarki honetan: «Iragarkia, Errotaberri Industrialdeko Urbanizazio Proiektuaren 2. zenbakiko separata» helburu duen zerbitzuari buruzko lizitazioa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena (Espedientea: URA/001/2017).».Iragarki hori 2017ko ekainaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (116. zk.) argitaratu zen. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da.

Laburpenean, Laburpenaren orrialdea 2017/116 (2/1), eta izenburuan, 2017/3092 (3/1) orrialdean,

honako hau dio:

«IRAGARKIA, Errotaberri Industrialdeko Urbanizazio Proiektuaren 2. zenbakiko separata» helburu duen zerbitzuari buruzko lizitazioa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena (Espedientea: URA/001/2017)».

baina hau esan behar du:

«IRAGARKIA, Errotaberri Industrialdeko Urbanizazio Proiektuaren 1. zenbakiko separatan zehaztutako lanei buruzko lizitazioa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena (Espedientea: URA/001/2017)».

2. puntuan, 2017/3092 (3/1) orrialdean,

honako hau dio:

«a) Helburuaren deskribapena: Errotaberri Industrialdeko Urbanizazio Proiektuaren 2. zenbakiko separata».

baina hau esan behar du:

«a) Helburuaren deskribapena: Errotaberri Industrialdeko Urbanizazio Proiektuaren 1. zenbakiko separatan zehaztutako lanak».


Azterketa dokumentala