Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2017ko ekainaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3178

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «Araba ESIra atxikirik dagoen pertsonalaren espedienteen digitalizazioaren eta ondoko zainketaren zerbitzua» espedientearekin lotutako lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Araba ESIa, Adriano k. VI, 20, 2. solairua, 01008, Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 29 41 04. Fax-zenbakia: 945 00 67 42.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Administratiboko Atala.

c) Espediente zenbakia: G/211/20/1/1198/O101/0000/062017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Araba ESIra atxikirik dagoen pertsonalaren espedienteen digitalizazioaren eta ondoko zainketaren zerbitzua.

c) Loteak eta kopurua: lote bat, 5 azpilote.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait esleipen-irizpide betez.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 156.872,00 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia: 203.933,60 euro, BEZik gabe.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak eta informazioa: ikus 1.a) puntua.

7.– Kontratistaren eskakizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez dagokio.

b) Bestelako kaudimen ekonomiko eta finantzarioak eta kaudimen tekniko eta profesionalak: ikusi oinarriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko uztailaren 17a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: klausula Administratibo Partikularren Pleguan eskatzen direnak.

c) Aurkezteko lekua: Arabako ESIko Kontratazio Administratiboko Unitatea, Adriano VI kalea, 2. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak Baloratzeko irizpideak, Klausula Administratibo Partikularren Pleguko Karatulan ezarritakoaren arabera.

a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: 50 puntu:

– Balorazio teknikoa: 50 puntu.

b) Formuletan oinarritutako irizpideak: 50 puntu:

– Prezioa: 50 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Erakundea: Araba ESIa - Adriano VI, 20, 2. solairua – 01008 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2017ko uztailaren 27a, 12:30ean.

b) Eskaintzak irekitzea, alderdi ekonomikoari eta formula bidez balioztatu daitezkeen irizpideei dagokienez: Erakundea: Araba ESIa - Adriano VI, 20, 2. solairua – 01008 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2017ko irailaren 4a, 12:30ean.

11.– Bestelako argibideak: ez.

12.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 9a.

Kontratazio Mahaiko presidentea,

FERNANDO ENCINAR MARTÍN.


Azterketa dokumentala