Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2017ko ekainaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3167

AGINDUA, 2017ko maiatzaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, «Fundación Polo para la Innovación en Envejecimiento» fundazioaren likidazioa onartzen duena eta bere erregistro-orria ezeztatzen duena.

Donostiako «Fundación Polo para la Innovación en Envejecimiento» fundazioaren likidazioari buruzko espedientea ikusi eta aztertu da. Hona hemen

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2017ko urtarrilaren 4ko Aginduaren bidez, honako hau erabaki da:

Lehenengoa.– «Fundación Polo para la Innovación en Envejecimiento» fundazioa azkentzeko eta fundazioa likidatzearen ondoriozko likidoa destinatzeko fundazioko patronatuak 2016ko otsailaren 23ko bileran hartutako erabakia berrestea. Erabaki hori 2016ko maiatzaren 13an egin zen publiko, Donostiako notario Martin Gabarain Astorquik emandako eskritura baimenduaren bidez (740 protokolo-zenbakia).

2.– Fundazioa azkentzeko erabaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

Bigarrena.– 2017ko martxoaren 29an, «Fundación Polo para la Innovación en Envejecimiento» fundazioa azkentzeko eskritura publikoa jaso zen. Eskritura publiko hori 2017ko martxoaren 17an egiletsi zen Donostiako notario Martín Gabarain Astorqui jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 540).

Hirugarrena.– Eskritura publikoarekin batera dator Patronatuak 2017ko otsailaren 20an egindako bileraren aktaren ziurtagiria, Patronatuaren idazkari Luis Fernando Egurrola Martin jaunak Donostian 2017ko otsailaren 20an Euskaltel, S.A. lehendakariaren oniritziaz emana (Ignacio Molinos Gallo jauna ordezkari dela). Bilera horretan, erabaki hauek hartu ziren aho batez:

1.– Fundazioaren likidazio-balantzea onartzea, bai eta egindako likidazio-eragiketen txostena ere.

2.– Fundazioaren likidazio-eragiketak onartzea, onartutako likidazio-egitaraua gauzatu ondoren, eta zehaztutako kopuruak honako fundazio hauei ordaindu ondoren: Fundación Tecnalia, Fundación Instituto Gerontológico Matia Ingema, Fundación Ramón Rubia, Fundación Quirónsalud eta Fundación UNICEF – Comité Español (UNICEF País Vasco).

3.– Fundazioaren likidazio-prozedura amaitutzat ematea, fundazioaren ondasunen norabidearen gaineko erabakia gauzatu ondoren.

Eskritura publikoak berekin dakar ondasunak esleitzeko eragiketen eta «Fundación Polo para la Innovación en Envejecimiento» fundazioaren likidazioaren txostena. Halaber, jasota dauka fundazioaren likidaziotik eratorritako soberakinen helburuaren justifikazioa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena; honako arau hauetan xedatutakoarekin bat: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Espedienteari, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta beraz, bete dira honako xedapen hauetan ezarritako baldintzak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legeko 42. artikuluan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 31. eta 47. artikuluetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 36. artikuluan, eta Fundazioaren estatutuetan.

Hirugarrena.– 100/2007 Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen duenez, azkentzeko erabakiak edo, hala badagokio, hori erabakitzen duen ebazpen judizialak fundazioaren ohiko jarduerak amaitutzat emango ditu eta hasiera emango die likidazio-eragiketei.

Bestalde, artikulu horretan bertan adierazten denez, fundazioko gobernu-organoak egingo du azkendutako fundazioaren likidazioa, Babeslaritzaren kontrolpean, betiere. Horretarako, fundazioaren gobernu-organoak aktibo- edo likidazio-eragiketa bakoitzaren berri emango dio Babeslaritzari.

100/2007 Dekretuaren 36.6 artikuluak ezartzen du zein elementu izan behar duen fundazioa likidatzeko eskritura publikoak.

Laugarrena.– Bete egin dira fundazioak likidatzeko ezarritako izapideak. Horrez gain, egiaztatu da 2017ko urtarrilaren 4ko Aginduan ezarritako helbururako erabili direla Fundazioaren ondasunak.

Horregatik guztiagatik, egokia da aurkeztutako likidazioaren egiaztagiriak kontuan hartzea eta likidazio-prozesua bukatutzat jotzea, eta «Fundación Polo para la Innovación en Envejecimiento» fundazioari dagozkion idazpenak ezereztea.

Adierazitako aginduak eta oro har aplikatu beharreko gainontzeko arauak ikusita,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– «Fundación Polo para la Innovación en Envejecimiento» fundazioaren likidazio-prozesua amaitutzat ematea, aurrekarietatik bigarrengoan aipatutako eskritura publikoan jasotako baldintzetan, eta haren erregistro-orria ezeztatzeko agintzea.

Bigarrrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta pertsona baimendunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 12a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala