Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2017ko ekainaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3137

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 6koa, Ingurumeneko sailburuordearena; honen bidez jendaurrean jartzen da Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Aludium Transformación de Productos, S.L.U.ren instalazioetan, 3. galdaketa taldea handitzeko proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bateratuaren xedea da atmosferaren, uraren eta zoruaren kutsadura ekiditea, edo hori ezinezkoa denean, murriztu eta kontrolatzea. Horretarako, kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuko sistema bat ezartzen du, ingurumen osoa babes dezan.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bateratuak ezarritakoari jarraikiz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua da araua bete behar duten instalazioek haren xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea, hain zuzen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten hainbat herri-administrazioren koordinazioa bermatu eta herritarren administrazio-beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, proiektu publikoek zein pribatuek, obrak, instalazioak edo aipatutako I. eranskinean jasotako edozein jarduera burutzeko ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa behar dute, legean adierazten den moduan.

Ingurumen-organo honetan ingurumeneko baimen bateratua lortzeko izapidea hasi da, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Aludium Transformación de Productos, S.L.U. enpresak 3. galdaketa taldea handitzeko ingurumen-baimen bateratua egiteko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa egiteko aurkeztutako proiektuarena; izan ere, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bateratuaren 1. eranskinean jasotzen da.

Aludium Transformación de Productos, S.L.U. enpresak ingurumen-baimen bateratua egiteko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa aurkeztu dio ingurumen-organoari; izan ere, proiektua ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinean jasotzen da.

Ingurumeneko baimen bateratua lortzeko aurreikusten den prozeduraren arabera, eskaerarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa osatu ondoren, jendaurrean jarri behar da 30 eguneko epean gutxienez.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak aurreikusten duen prozeduraren arabera, jendaurrean jarri behar dira proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bateratuak xedatutakoaren arabera, autonomia erkidegoek beharrezko neurriak hartuko dituzte ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduerak ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran barneratzeko, derrigorrezkoak direnean eta eskumena autonomia erkidegoari dagokionean.

Ondorioz, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bateratuak ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean jarri behar dira, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Aludium Transformación de Productos, S.L.U. enpresak sustatutako 3. galdaketa taldea handitzeko ingurumen-baimen bateratua eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Honako hauek Ikusi dira: Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bateratua onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua; ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; eta, oro har nahiz bereziki ezartzekoa den gainerako araudia. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Amorebieta-Etxano (Bizkaia) Aludium Transformación de Productos, S.L.U. enpresak sustatutako 3. galdaketa taldea handitzeko ingurumen-baimen bateratua eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

2. artikulua.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan egongo dira eskuragarri (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Bizkaiko Lurralde Zerbitzuan ere (Concha Jenerala 23, 7. soilarua, Bilbao).

Era berean, adierazitako dokumentazioa herritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako espedientea Amorebieta-Etxanoko Udalari bidaliko zaio, jendaurrean jartzeko epean erakutsi dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 6a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala