Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2017ko ekainaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3130

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 9koa, Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita María Luz Fidalgo Mayo andreak gainditu egin duela 2016ko azaroaren 16ko Ebazpenaren deialdiko hautapen prozesua (2016ko azaroaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), «Kimika Ez-organikoa» jakintza-arloan irakasle agregatuaren lanpostu bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du María Luz Fidalgo Mayo andrea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: 16280059S. Kodea: AGC8L1 – D00169-6. Jakintza-arloa: «Kimika Ez-organikoa». Saila: Kimika Ez-organikoa. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Kimika Orokorra eta Ez-organikoa».

Proposatutako lehiakideak 20 balioduneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2017ko ekainaren 9a.

Errektorea.
Delegazioz (Errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala