Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2017ko ekainaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

SORALUCE, S.COOP. Y DANOBAT TRAILWAY SYSTEMS, S.COOP.
3101

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita Soraluce, S. Coop. (kooperatiba xurgatzailea) eta Danobat Railway Systems, S. Coop. (kooperatiba xurgatua) sozietateek xurgapen bidez bat egin dutela.

Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 79.6 artikuluan ezarritakoarekin bat (aurrerantzean, EKL), argitara ematen da Danobat Railway Systems, S. Coop. kooperatiba-sozietateak 2017ko maiatzaren 25ean eta Soraluce, S. Coop. kooperatiba-sozietateak 2017ko maiatzaren 26an, bakoitzak bere Ohiko Batzar Orokorrean, onartu zutela, legezko eta estatutuetan eskatutako gehiengoarekin, bi kooperatibek bat egitea, Soraluce, S. Coop. kooperatiba-sozietateak Danobat Railway Systems, S. Coop. xurgatuta. Bat egiteko balantzeak ere –2016ko abenduaren 31n itxi baitziren– onartu zituzten, eta, behar izan den kasuan, kooperatibetako kontuen kontu-hartzaileek egiaztatu dituzte, eta bat egitearen proiektura egokitu dira. Proiektu hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailutu da 2017ko apirilaren 26an. Danobat Railway Systems, S. Coop. likidaziorik gabe desegin da, eta haren ondarea blokean transferitu da titulu unibertsalez Soraluce, S. Coop. kooperatiba-sozietatera.

EKLren 80. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, kooperatiba horretatik banatzeko eskubidea izango dute bat-egitearen aurka bozkatu duten sozietateetako kideek, edo batzar orokorretara joan ez, baina desadostasuna adierazten dutenek, administratzaileei idazki bat bidaliz, berrogei eguneko epean, bat egiteko erabakiaren azken iragarkitik aurrera.

Bat egitean parte hartzen duten kooperatibetako hartzekodunek zatiketaren aurka egiteko eskubidea dute. Zatiketaren azken iragarkiaren datatik hilabeteko epea izango dute horretarako, EKLren 81. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bergara (Gipuzkoa), 2017ko maiatzaren 30a.

Soraluce, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen izenean eta ordezkaritzan,

Soraluce, S. Coop. kooperatibaren Kontseilu Errektoreko lehendakaria,

LINO ALBERDI ALBERDI.

Danobat Railway Systems, S. Coop. kooperatiba-sozietateko Kontseilu Errektoreko lehendakaria,

ITZIAR ELGARRESTA IBARRONDO.


Azterketa dokumentala