Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2017ko ekainaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3100

IRAGARKIA, 2017ko maiatzaren 9koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle-Ikertzaileen arloko errektoreordearen Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpenak 2016ko gehigarrizko ordainsari osagarrien deialdiarekin zer ikusia du (2016-09-08ko EHAA).

Unibertsitateko Irakasle-Ikertzaileen arloko Errektoreordetza ahalegindu da Lucia Barbato andreari 2017ko maiatzaren 9ko UPV/EHUko Irakasle-Ikertzaileen arloko errektoreordearen Ebazpena jakinarazten, baina ez du lortu. Horrela, bada, iragarki hau argitaratu dugu, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 44. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.

Ebazpena jendaurrean jarri dugu interesduna jakitun jartzeko, eta jakinarazpentzat hartu behar du. Honako oharra izan beharko du kontuan:

2017ko maiatzaren 9ko Irakasle-Ikertzaileen arloko errektoreordearen Ebazpenaren berri jakiteko, Idazkaritza Nagusira joan beharko duzu (jendaurreko ordutegian) 10 eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita. (Helbidea: Errektoretza eraikina, Sarriena auzoa z/g, 48940 Leioa Bizkaia).

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Leioa, 2017ko ekainaren 5a.

Idazkari nagusia.
Idazkari nagusia ez egoteagatik, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko UPV/EHUko errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpenarekin bat etorrita (2017ko otsailaren 3ko EHAA).

Bizkaiko Campuseko errektoreordea,

Patxi Juaristi Larrinaga.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala