
116. zk., 2017ko ekainaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3099
IRAGARKIA, Uraren Legea hausteagatik irekitako zehapen-espedientearen ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.
Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. Artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbideari buruzko Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoaren arabera, 15 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik hasita, alegazio, agiri edo beharrezko iritzitako bestelako argibideak aurkeztu eta frogaldia irekitzea eskatu eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.
Zehapen-espedientea interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan: Uraren Euskal Agentzia (Orio kalea 1-3 01010 Vitoria-Gasteiz).
Iragarki hau publiko egiten da, jakinarazpena jaso behar duten eta eranskinean zerrendatu diren interesdunek honen berri izan dezaten.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 1a.
Izapidegilea,
ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.
RSS