Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2017ko ekainaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3098

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2017ko maiatzaren 15eko Ebazpena, 17.0011.20.01.01.03 (217/50472/16) errekurtsoari dagokiona.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen bidez bukatu da espediente hori; ebazpen horretan, I202016000050472 arau-haustearen aktan jasotako proposamena baiesten da, eta, beraz, enpresari 6.251 euroko zehapena ezartzen zaio, Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 8.1 artikuluaren aurkako arau-hauste larri bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).

Enpresari jakinarazten zaio delako ebazpenak ez duela agortzen administrazio-bidea, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, betiere dagokion lurralde historikoko lurralde-ordezkaritzaren bidez, eta 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitakoarekin bat etorriaz.

Aipatutako enpresak ez badu gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/mipago. Ordainketa egiteko behar diren datuak honako hauek dira:

  • Diru-bilketako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.
  • Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.
  • Erreferentzia: 2016021700111.
  • Identifikazioa: 040717.
  • Zenbatekoa: 6.251 euro.
  • tebehar hori konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da, zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkaria Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 6a.

Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARIA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala