Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2017ko ekainaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3097

IRAGARKIA, 20TUQ201600001 espedientean Gipuzkoako Turismoko koordinatzaileak 2017ko maiatzaren 17an egindako errekerimendua erreklamaziogileari jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

EGINTZAREN LABURPENA

Kontsumoko erreklamazio-orriei eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kexa, erreklamazio eta salaketei erantzuteko prozedurari buruzko uztailaren 1eko 142/2014 Dekretuan xedatutakoaren arabera, 10 eguneko epea dute, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, erreklamatutako zenbatekoaren kobrantza baieztatzeko edo, bestela, alegazioak aurkezteko.

Epea igaro denez agiri horien errekerimenduari behar bezalako erantzunik eman gabe, lurralde-bulego honek erreklamazioa artxibatu egingo du.

Eranskinean aipatzen den pertsona jakitun jartzeko ematen da aditzera hau.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2017ko ekainaren 6a.

Gipuzkoako Turismoko koordinatzailea,

MIREN ETXEBESTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala