Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2017ko ekainaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3094

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren 2016ko azaroaren 22ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, aurkeztutako 20-TU-Q-2016-0091 erreklamazioa artxibatzea ebazten da.

Ebazpen hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Remedios Lopez Gutierrez andreak Hotel Urdanibia, S.L.ren aurka aurkeztutako erreklamazioa azterturik, eta dagozkion jarduketak egin ondoren, ez da atzeman turismo alorreko arau-hausterik egon denik, arau-haustea egoteko betekizunak ez baitira bete, salatutako egintzak ezin izan direlako egiaztatu.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Merkataritza eta Turismoko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2017ko ekainaren 6a.

Gipuzkoako Turismoko koordinatzailea,

MIREN ETXEBESTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala