Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2017ko ekainaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3091

EDIKTUA, 647/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Judizio arruntean, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 647/2015 prozedura arrunta bideratu da, Maria Jesus Fernandez Garciak eskatuta, Aitziber Cordon Mañanesen aurka. Prozedura horretan, epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:

58/2017 EPAIA

Epailea: Daniel Calderon Gomez jauna.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko martxoaren seia.

Alderdi demandatzailea: Maria Jesus Fernandez Garcia.

Abokatua.

Prokuradorea: Jose Felix Basterrechea Aldana.

Alderdi demandatua: Aitziber Cordon Mañanes.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren xedea: kontratua suntsitzea eta ondasun higiezina ematea.

Daniel Calderón Gómezek, Barakaldoko 2 zenbakiko epaitegiko epaileak, ikusi ditu 647/2015 zenbakiarekin erregistratutako judizio arruntaren autoak. Auto horiek, salerosketa kontratua suntsitzeari buruzkoak, María Jesús Fernández García andreak eskatuta bideratu dira (José Félix Basterrechea jauna izan da prokuradorea eta Joaquín Delgado jauna letradua), Aitziber Cordón Mañanes andrearen aurka, zeina auzi-ihesean baitago.

EPAITZA

Osorik baiesten dut epaitegietako prokuradore José Félix Basterrecheak, María Jesús Fernández García andrearen izenean eta hura ordezkatuz, Aitziber Cordón Mañanes andrearen aurka aurkeztutako demanda, eta, beraz, suntsitutzat deklaratzen dut alderdien artean 2013ko martxoaren 26an Villacón-en (Palentzia) kokatutako hiri-finkaren gainean sinatutako salerosketa kontratua. Hona hemen finkaren deskribapena: calle medio-n kokatuta dago, katastroaren arabera (11. zk.), eta Frechillako Jabetzaren Katastroan inskribatuta dago (1990. liburukia, 55. liburua, 2. folioa, 6566. finka, 1. inskripzioa). Horrela, bada, auzi-jartzaileak Aitziber Cordón Mañanes andreak ordaindutako prezioaren zatia atxikitzen du, erres gisa hartzen baita, eragindako kalte eta galerengatik, eta, aipatutako finkaren gainean, saltzaileen titulartasuna deklaratzen dut. Era berean, demandatua kondenatzen dut deklarazio hauek onartu eta betetzera, eta, hala badagokio, saltzaileari ondasun higiezinaren edukitza bihurtzera.

Prozeduraren kostuak Aitziber Cordón Mañanesi ezartzen zaizkio.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei.

Eta Aitziber Cordon Mañanes demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hamarrean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala