Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2017ko ekainaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ZUMAIAKO UDALA
3088

IRAGARKIA, Zumaiako Udalaren Lan Eskaintza Publikoari buruzkoa

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak (94. zk.) 2017ko maiatzaren 18an argitaratu du Zumaiako Udalaren 2017rako Lan Eskaintza Publikoa, Alkatetzaren 2017ko maiatzaren 11ko 311/2017 Ebazpenaren bitartez onartu dena. Eskaintzaren xehetasunak hauek dira:

Lan Eskaintza Publikoa 2017

Taldea: C1*.

Klasifikazioa: Azpieskala: Zerbitzu Bereziak. Klasea: Udaltzaingoa Azpieskala.

Lanpostu hutsak: 3.

Plazaren izena: Udaltzaingoko agentea.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.a.

Derrigortasun data: Betea.

Txanda: txanda irekia.

* C1 taldea ondorio ekonomikoetarako izendatu zaio plazari. Gainerakoan, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 118. artikuluan araututakoa dagokio.

Horrenbestez, argitara ematen da hau guztiak jakitun egon daitezen, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Zumaia, 2017ko maiatzaren 29a.

Alkatea,

OIER KORTA ESNAL.


Azterketa dokumentala