Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2017ko ekainaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3066

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 6koa, Segurtasuneko sailburuordearena eta Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, 2017ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren bidez deitu ziren Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzako Egiterapen Eskalako komisario eta komisariondoko kategorietako (C130) zenbait lanpostu izendapen askeko sistemaren bidez behin betiko betetzeko prozedura eta zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedura (C131) iraungitzat ematen dituen Ebazpena Gurenet atarian noiz jarri den jakitera ematen duena.

Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzako Egiterapen Eskalako komisario eta komisariondoko kategorietako (C130) zenbait lanpostu izendapen askeko sistemaren bidez behin betiko betetzeko prozedurarako eta zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedurarako (C131) deialdia egin zuen Segurtasuneko sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak batera emandako 2017ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren hirugarren atalaren 2. zenbakian ezarritakoaren arabera (EHAA, 19. zk., urtarrilaren 27koa), eta apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuak, Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzkoak, ematen dituen eskumenak gauzatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jakitera ematea 2017ko ekainaren 6an Gurenet atarian Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2017ko ekainaren 1eko baterako Ebazpena jarri dela, 2017ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren bidez (EHAA, 19. zk., urtarrilaren 27koa) deitutako Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzako Egiterapen Eskalako komisario eta komisariondoko kategorietako (C130) zenbait lanpostu izendapen askeko sistemaren bidez behin betiko betetzeko prozedura eta zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedura (C131) iraungitzat ematen dituena.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 6a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala