Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2017ko ekainaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3059

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, administrazio-espedientea bidaltzen dela jakinarazteko eta prozeduran interesa duten pertsonak epatzeko dena.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zen, 1005/2017 prozedura arruntari buruzkoa. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko martxoaren 15eko Aginduaren kontra jarri zuten abian prozedura hori Mendoza, Uribarri Dibiña eta Gereñako Administrazio Batzarrek. Ebazpen horren bidez onartu zen Uraren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2016ko uztailaren 18ko Ebazpenaren kontra jarritako gorako errekurtsoa. Ebazpen horren bitartez, «Foronda aireportuaren alboan Vitoria-Gasteizko udal-mugartean Zaia ibaiaren uholdeetatik babesteko Proiektua» behin betiko onartu zen. EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak egin du 1005/2017 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskaera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta deitzen zaie prozeduran interesa duten pertsonei ager daitezen, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera, aipatutako prozeduran, nahi izanez gero, haien interesak defenditzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 1a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala