
114. zk., 2017ko ekainaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
3016
170/2017 DEKRETUA, ekainaren 13koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako sailburuordea kargutik kentzea xedatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2017ko ekainaren 13an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Juan Miguel Bilbao Garay jauna Ogasuneko eta Finantza Politikako sailburuorde kargutik kentzea, beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko ekainaren 13an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ogasun eta Ekonomiako sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.