Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2017ko ekainaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2973

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 2koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako lau irakurle hautatzeko Balorazio Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

2017ko maiatzaren 26an, argitara eman zen EHAAn 2017ko apirilaren 7ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez urgentziazko deialdia egiten baitzen Euskara eta Euskal Kulturako irakurleak hautatzeko unibertsitate hauetan: Moskuko Lomonosov Unibertsitatea (Errusia), Los Angeleseko (AEB) Ucla, Sorbonne Nouvelle Paris III (Frantzia) eta Txileko Unibertsitatea eta Txileko Pontificia Universidad Católica de Chile (biak Txileko Santiagon).

Ebazpen horren 9. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko dela.

Hori dela eta, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Aipatutako hautapen batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Garbiñe Iztueta Goizueta andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria, edo haren ordezko.

Kideak:

– Mari Jose Olaziregi Alustiza andrea, edo haren ordezkoa.

– Miren Ibarluzea Santisteban andrea, edo haren ordezkoa.

Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo haren ordezkoa.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Donostia, 2017ko ekainaren 2a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MIREN BEGOÑA ARZALLUZ LOROÑO.


Azterketa dokumentala