Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2017ko ekainaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2970

AGINDUA, 2017ko maiatzaren 25ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena. Horren bitartez, baimendu egiten da Krispiña Kontzejuko zuzkidurazko bizitokietarako estandarrak betetzea udalerriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean lehendik dauden lurzoru-erreserbetan.

GERTAKARIAK

Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Vitoria-Gasteizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aldaketaren espedienteak, Krispiña Kontzejuari buruzkoak, Arabako Hirigintza Plangintzarako Atalaren txostena jaso du 2017ko apirilaren 6an egindako 2/2017 zenbakiko bilkuran, behin betiko onartua izan aurretik.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Sail hau eskuduna da aztertzen den espedientea ebazteko, hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuaren 18.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2.– Aurkeztutako dokumentuak Krispiña Kontzejuak bete beharreko zuzkidurazko bizitokietarako estandarren konpentsazioa proposatzen du plangintzan lehendik ere dauden lurzoru-erreserbetan. Zuzkidurazko bizitokien estandarra betetzearren, 2.8m2 dituen lurzoru-azalera bat kalifikatu beharko da, 2/2006 Legearen 81. artikuluaren arabera. Kasu honetan, Zabalganako lehengo 5. Sektorearen ZB 2 ekipamendu publikorako orubean. Beraz, 928,70 m²-ko gehiegizko lurzati-azalera izanik etorkizuneko konpentsazioetarako.

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuarekin bat etorrita, Vitoria-Gasteizko Krispiña Kontzejuak bete beharreko zuzkidurazko bizitokietarako estandarra udalerriko Hiri Antolamenturako Plan Orokorrean lehendik ere dauden lurzoru-erreserbetan betetzea baimentzea; zehazki, Zabalganako lehengo 5. Sektorearen ekipamendu publikorako orubean.

Bigarrena.– Baimen hori Vitoria-Gasteizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren testuari, espedientea bete izanaren justifikazioa eransteari baldintzatua geratuko da, 2/2006 Legearen 105. artikuluaren eta 123/2012 Dekretuaren 18. artikuluaren arabera.

Hirugarrena.– Baimen hori aurreko ataletan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango behin betiko onarpena, zuzkidurazko bizitokietarako estandarrak betetzeari dagokionez, eskumena duten esparruren batean (hartzailea edo igorlea) aldaketarik eragiten duten beste baldintza batzuekin ematen bada.

Laugarrena.– Vitoria-Gasteizko Udalari agindu honen berri ematea.

Agindu hau behin betikoa da, eta administrazio-bidea amaitzen du. Interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu horretan ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri berraztertzeko errekurtsoa espresuki erabaki edo bere ustezko gaitzespena gertatu arte.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 25a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala