Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2017ko ekainaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2966

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 30ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Bizkaiko Campuseko gerenteordearen txostena ikusita, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat (1989ko uztailaren 28ko EHAA), gerentzia honek, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2017ko urtarrilaren 25ean hartutako erabakia, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu-arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko dena (2017ko otsailaren 3ko EHAA) erabiliz, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Lanpostu honen prozedura amaitutzat jotzea, eta deialdia hutsik gelditu dela adieraztea:

– Izena: kargudunaren idazkaria.

– Erref.: F 774.

– Eskala: administraria/administrari laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 23.

– Maila: 19.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2; derrigortasun-data: 1995eko urtarrilaren 31.

– Langunea: Bizkaiko Campuseko Gerenteordetza.

– Campusa: Bizkaia.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke gerentzia honi, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegian; horretarako hilabete bi egongo dira, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2017ko maiatzaren 30a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala