Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2017ko ekainaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ARARTEKOA
2949

ESLEIPENA, prozedura irekiaren bitartez, honako lan hauek egiteko zerbitzua kontratatzeko: Ararteko erakundearen argitalpenak diseinatu, maketatu eta formatu digitalean eta paperean editatzea; web-orrian sartzea (PDF nabigagarria, datu irekiak eta liburu dinamikoa); inprimatzea, koadernatzea, biltegian gordetzea eta banatzea.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Ararteko erakundea.

b) Espedientea bideratuko duen saila: Gizarte-harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: E-003/16.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburua: goiburuan adierazitakoa.

b) Banaketa atalka: ez dago.

c) Kontratua burutzeko tokia: Vitoria-Gasteiz.

d) Burutzeko epea: bi urte + urtebeteko luzapena.

3.– Tramitazioa eta esleitzeko prozedura.

a) Tramitazioa: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Aleko gehienezko prezioa: lizitatzeko aurrekontua: 203.305,79 euro (BEZa aparte), aurreikusitako bi ekitaldietarako eta luzapenerako, hala badagokio.

5.– Esleipena.

a) 2017ko apirilaren 12a.

b) Esleipenduna: «EPS, Comalpa e Irudi, UTE».

c) Esleipenaren zenbatekoa: argitalpen bakoitzeko eskainitako prezioak, gehienez ere 67.768,60 euro urteko (BEZa aparte).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 5a.

Arartekoa,

MANUEL LEZERTUA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala