Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2017ko ekainaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2948

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 593/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 593/2016 auzia.

Alderdi demandatzailea: Maria Graciela Abad Ramos.

Alderdi demandatua: Sergio Antonio Valdivieso.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:

255/17 epaia, Maria Graciela Abad Ramos demandatzaileak eta Sergio Antonio Valdivieso demandatuak ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako auzian bideratutako 593/2016 prozeduran emandakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian gauzatu da.

Sergio Antonio Valdivieso demandatuaren egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala