Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2017ko ekainaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2947

EDIKTUA, 725/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 725/2016-E prozedura arrunta.

Demandatzailea: BBVA Seguros SA.

Abokatua: Nerea Garcia Ormaza.

Prokuradorea: Ana Rosa Frade Fuentes.

Demandatua: Ibai Biritxinaga Pascual.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-05-08an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut BBVA Seguros, S.A.k jarritako demanda, eta, beraz, kondenatu behar dut Ibai Biritxinaga Pascual jauna 21.407,09 euro ordaintzera; kopuru hori handitu egingo da demanda 2016ko uztailaren 27an jarri zenetik epai hau eman arte sortutako legezko interesarekin, eta epaitik eta dagokion ordainketara arte sortutako PZLren 576. artikuluko interesekin.

Kostuak demandatuak ordaindu beharko ditu."

Ibai Biritxinaga Pascual demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala