Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2017ko ekainaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2943

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 24koa, HABEren zuzendariarena, HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) ezarritako euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben 2017. ekitaldirako izendapen berriak egiteko dena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduak dioenaren ildotik, 2017ko otsailaren 8ko HABEren zuzendariaren Ebazpenez izendatu ziren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) ezarritako euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben 2017. ekitaldirako Azterketa Batzordeko kideak, epaimahaiak, tutoreak, lurralde-arduradunak eta lurralde-batzordeetako kideak.

Alde batetik, kontuan izanik azaroaren 23ko Aginduaren 10.3 artikuluak, Azterketa Batzordearen osaketa ezartzen duenak, besteak beste honako hau diola: «Beharrezko denetan, HABEren zuzendariak ordezko bat ere izendatuko du, euskararen gaitasun-mailak egiaztatzeko probok aurrera eraman ahal izateko».

Bestetik, euskaltegietako ikasleen deialdiaren matrikulaldia bukatu berri den honetan, deialdia egin aurretik aurreikusitako ikasle-kopurua nabarmen igo dela, batez ere B2 mailan.

Horregatik, 2017. urteko deialdien antolaketari egoki erantzun ahal izateko, beharrezkoa da izendapen berriak egitea.

Honenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Elisabet Altuna Zurutuza andrea, 2017. ekitaldirako Azterketa Batzordean ordezko kide izendatzea, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen izenean.

Bigarrena.– Miren Errazu Betegi andrea, HABEko teknikaria, 2017ko deialdietarako B2 mailako tutore izendatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari bukaera ematen, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia, 2017ko maiatzaren 24a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala