Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2017ko ekainaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2941

13/2017 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide bat aldatzeko dena.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehendakariaren eskumena da ordezkaritza handiena duten enpresen konfederazioek batzordean dituzten kideak izendatzea, erakunde horiek beren ordezkariak aukeratu ondoren; bestalde, lege horren 7. artikuluaren arabera, batzordeko kideen agintaldia lau urterako izango da; baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.

Legeak agintzen du, baita ere, batzordean ordezkaritza duten erakunde, organizazio, entitate eta elkarteek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dutela. Izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.

Aipatutako legearen 5. artikuluan 7.az ezarritakoa betetzeko, Confederacion Empresarial Vasca Confebask-ek lehendakariaren azaroaren 10eko 22/2014 Dekretuaren bitartez izendatutako kide bat aldatu du, eta aukeraketa berria egin du hori ordezteko.

Horren ondorioz, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Adolfo Rey Gómez jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide titular izendatzea, Confederacion Empresarial Vasca Confebask-ek aukeratu ondoren, Jaime Fernández Alcedo jaunaren ordez.

2. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko maiatzaren 29an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala