Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2017ko ekainaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
2936

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 8koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran programazio didaktikoa ez aurkezteagatik kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartzen duena. Hautaketa-prozedura Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitu zen.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez (2017ko otsailaren 23ko EHAA), dei egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurarako.

Aipatutako Aginduaren 3.6.1 eta 7.2.1 oinarriek ezartzen dutenez, Langileak Kudeatzeko zuzendariak epe bat ireki zuen (2017ko maiatzaren 2tik 12ra arte izan zen, biak barne), izangai onartuek, bai eta baztertuta daudenek ere (baldin eta gora jotzeko errekurtsoa jarri badute eta ebatzi gabe badago), programazio didaktikoa entregatu dezaten.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko maiatzaren 22ko Ebazpenaren bitartez (2017ko maiatzaren 26ko EHAA) onartu zen aipatutako kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran programazio didaktikoa ez aurkezteagatik kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda.

Behin-behineko ebazpen horren aurka erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta erreklamazioak azterturik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran programazio didaktikoa epean ez aurkezteagatik kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda. Hautaketa-prozedura Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitu zen.

2. artikulua.– Ebazpen hau eta behin betiko zerrenda interesdunei jakinarazteko, Hezkuntza Saileko honako Interneteko helbideetan argitaratuko dira:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa» – «Berriak: Programazio didaktikoa ez aurkezteagatik kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda».

– http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus: «EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa» – Oposizio-aldia – Programazio didaktikoa – «Kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda PD ez aurkezteagatik».

3. artikulua.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 8a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala