Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2017ko ekainaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

BATZ, S.COOP.
2894

IRAGARKIA, Batz, S. Coop. (Kooperatiba xurgatzailea) eta FPK Tech, S. Coop. (Kooperatiba xurgatua) kooperatiben arteko xurgapenagatiko fusioari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen (aurrerantzean («EKL») 79.6 artikuluak ezarritakoaren arabera, publiko egiten da 2017ko maiatzaren 13an eta 2017ko maiatzaren 15ean Batz, S. Coop. eta FPK Tech, S. Coop.-en Ohiko Batzar Orokorrek, hurrenez hurren, legeak eta estatutuek exijitzen dituzten gehiengoekin, bi kooperatibak fusionatzeko erabakia hartu dutela, Batz, S. Coop.-ek FPK Tech, S. Coop. xurgatuz. Bi kooperatiben kontu auditoreek, kasuan kasu, egiaztatutako 2016ko abenduaren 31n itxitako fusio balantzeak onartu dira, eta fusio akordioa 2017ko apirilaren 25ean Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailatutako Fusio Proiektura egokitu da. Modu honetan, FPK Tech, S. Coop. likidatu gabe desegin da eta bere ondarea osorik eta titulu unibertsalez eskualdatu da Batz, S. Coop.-era.

EKLren 80. artikuluan ezarritakoaren arabera, jakinarazten da kooperatibatik bereizteko eskubidea dutela fusioan parte hartu duten kooperatibetako aurka bozkatu duten bazkide guztiek edo, Batzar Orokorrean ez egonda, azken fusio akordioaren iragarkia egiten denetik berrogei eguneko epean beren ezadostasuna administratzaileei idatziz adierazi dieten bazkideek.

Modu berean adierazten da fusioan parte hartu duten kooperatiben hartzekodunek oposiziorako duten eskubidea, EKLren 81. artikuluan aurreikusten denaren arabera, fusio akordioaren azken iragarkiaren datatik hilabete bateko epean.

Igorre (Bizkaia), 2017ko maiatzaren 25a.

Batz, S. Coop.-eko Kontseilu Errektoreko lehendakaria,

ANDER BILBAO ITURRI.

FPK Tech, S. Coop.-eko Kontseilu Errektoreko lehendakaria,

JOSÉ IGNACIO MARTIN FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala