Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2017ko ekainaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2892

IRAGARKIA, ertzain bati Segurtasuneko sailburuordearen ebazpena jakinarazteko dena, zeinen bidez zehapen-espedientea ireki baitzaio.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Jakinarazten zaio, halaber, 14547 zenbaki profesionala duen agentea izendatu dela zehapen prozedurako instrukzio-egile. Agente hori errefusatu ahal izango du 40/2015 Legearen 40. artikuluan zehaztutako moduan eta arrazoiengatik.

2.– EAEko Polizia Kidegoen Zehapen Erregimenaren Arautegiko 40. artikuluan ezarritakoaren arabera, interesdunak eskubidea du parte hartzen duen jarduera guztietan letradu baten laguntzaz agertzeko.

3.– B38E1 zenbaki profesionala duen agenteari ere dei egiten zaio, instrukzio-egilearen aurrean deklaratu dezan, 2017ko ekainaren 14ko 11:00etan, Barne Arazoetarako Zerbitzuan (Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).

4.– Jakinarazten zaio, era berean, prozedurako jarduera guztien kopia bat bere eskura duela Barne Arazoetarako Zerbitzuan (Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).

5.– Ohartarazten zaio ezen, EAEko Polizia Kidegoen Zehapen Erregimenaren Arautegiko 41.3 artikuluaren arabera bideratu zaion 608X17ED012 zehapen espedientea izapidetzeko epea geldirik dagoela 2017ko maiatzaren 26az geroztik.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2017ko maiatzaren 29a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala