Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2017ko ekainaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
2880

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakitera ematen baita honako zerbitzu hau lizitatu dela: laguntza-zerbitzua Topoaren tren-saihesbidearen Lugaritz-Mirakontxa tarteko trazatutik gertu dauden eraikinak ikuskatzeko.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: laguntza-zerbitzua Topoaren tren-saihesbidearen Lugaritz-Mirakontxa tarteko trazatutik gertu dauden eraikinak ikuskatzeko.

c) Burutzeko/entregatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzeko/entregatzeko epea: zortzi (8) hilabete.

e) Luzapenik: ez.

f) Loterik: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa: 0 eta 60 puntu artean). Irizpide subjektiboak; Eskaintzaren kalitate teknikoa (balorazioa: 0 eta 20 puntu artean); Metodologia (balorazioa: 0 eta 20 puntu artean). Ikus irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: zazpiehun eta hogeita hamabi mila hirurehun eta berrogeita hamar (732.350,00) euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak)

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko uztailaren 10a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informazioa eskuratzea: Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20016388)

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2017ko uztailaren 17ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen al da: ez.

9.– Bestelako informazioa.

Baldintza partikularren pleguak, karatulaketa preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2017ko maiatzaren 31.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala