Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2017ko ekainaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2874

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Zerrenda Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2015eko ekainaren 25ean egindako bileran.

Diru-laguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aipatutako diru-laguntzen onuradun izan diren enpresen zerrenda (enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2015eko laguntzen deialdiaren babesea emandako diru-laguntzak). Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2015eko martxoaren 25ean egindako bileran (2015eko martxoaren 31ko EHAA, 61. zk.). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen I. eranskinean azaltzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 24a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala