Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2017ko ekainaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2865

247/2017 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Uribe ESIko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Maria Olatz Ibarra Barrueta andrea aldi baterako izendatu da, lau urterako eta luzatzeko aukerarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribe ESIko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: Farmazia.

Otsailaren 16ko 107/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribe ESIko atal sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, espezialitate honetan: Farmazia.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Maria Olatz Ibarra Barrueta andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribe ESIko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: Farmazia.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. Artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat etorriz, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Maria Olatz Ibarra Barrueta andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribe ESIko atal sanitarioko buru izendatzea aldi baterako, espezialitate honetan: Farmazia.

Bigarrena.– Izendapena aldi baterakoa izango da, lau urteko indarraldia izango du luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: 2017ko ekainaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, luzapena onartzen ez bada, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Barrualde-Galdakoa ESIri jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Getxo, 2017ko maiatzaren 23a.

Uribe ESIko zuzendari gerentea,

M.ª LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala