Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2017ko ekainaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2849

EDIKTUA, 874/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 874/2014 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Taller Electromecánico Hermanos Morales, S.L.

Alderdi demandatua: Jose Maria Ortiz Mauriz.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko martxoaren hamabia.

Nik, Miren Nekane Rodríguez Gómezek, Bilboko eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko magistratua naizenak, ikusi ditut epaitegi honetan bideratutako 874/2014 judizio arruntaren autoak, epaitegi horretan bideratuak hauen artean: demandatzaile gisa Taller Electromecánico Hermanos Morales, S.L. merkataritza-sozietatea, Pérez prokuradoreak ordezkatu eta Pérez letraduak lagundua; eta demandatu gisa José María Ortiz Mauriz jauna, auzi-ihesean dena; eta auzigaia hauxe izan da: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

1.– Baiesten dut Taller Electromecánico Hermanos Morales, S.L. merkataritza sozietatearen prozesu-ordezkaritzak José María Ortiz Mauriz-en aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 13.753,17 euro, eta legezko interesak, 2014ko uztailaren 30etik ebazpen honen egunera arte sortutakoak, betiere alde batera utzi gabe PZLren 576. artikuluan xedatuakoa.

2.– Sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

3.– Jakinaraz bekie ebazpen hau pertsonatu diren alderdiei eta auzi-iheslariei.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4707000000874-14). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bilbon, bi mila eta hamabosteko martxoaren hamabian.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko martxoaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala