Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2017ko ekainaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ETXEBARRIKO UDALA
2835

IRAGARKIA, Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 99 zenbakian, 2017ko maiatzaren 25ekoan, argitaratu dira oso osorik zeregin anitzeko ofizial lanpostuaren oinarriak. Lanpostu hau jabetzan beteko da, lehiaketa-oposizio libre bidez, Administrazio Bereziko eskalari dagokiona, Ofizioetako Pertsonal Azpieskalakoa (2016. urteko Enplegu Publikoaren Eskaintza).

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oinarrien irizpideak jarraituz, deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, udalaren webgunean. (www.etxebarri.eus) eta udaletxeko iragarki taulan.

Etxebarri, 2017ko maiatzaren 25a.

Alkatea,

LOREN OLIVA.


Azterketa dokumentala